Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Kontzertua

Lau eguneko rock festa hasiko du gaur Bob Dylanek Bilbon

Erredakzioa

2012/07/11

Guggenheim museoaren zabalgunean arituko da Dylan 21:00etatik aurrera, eta 7500 pertsonentzako tokia egongo da. Bihar, Kobetamendin, Bilnao BBK Live jaialdiari emango saio hasiera.

Iruzkinak

Bob Dylan abeslaria Bilbon arituko da gaur, Guggenheim museoaren 15. urteurrena ospatzeko eta Bilbao BBK Live jaialdiaren atarian. 19:30ean irekiko dituzte ateak eta 21:00etan hasiko da zuzenekoa.

Hain zuzen ere, Kobetamendin hiru eguneko musika jaialdia hasi baino egun bat lehenago abestuko du kantari estatubatuarrak Bizkaiko hiriburuan. Kontzertua Guggenheim Museoaren zabalgunean izango da eta 7500 pertsonentzako tokia egongo da han.

Bob Dylan azken 50 urteetako kantari arrakastatsuenetakoa da. Besteak beste, "Like a Rolling Stone" eta "Blowin' In The Wind"abestien egile izateagatik egin zen ezagun 70 urteko kantaria.

Sarrerak

Pistako sarrerak 45 eurotan (+banaketa gastuak) daude salgai eta harmailetakoak 85 eurotan (+banaketa gastuak).

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#