Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Prezio murrizketa

Kutxa Kultur jaialdira sartzeko 10 euro ordaindu beharko dira

Nagore Valle

2012/07/10

Besteak beste, Maximo Park, The Horrors, The Raveonettes, Love of Lesbian eta Russian Red (Belle & Sebastian taldeko musikariekin) arituko dira Igeldoko jolas-parkean.

  • Correos taldea, Kutxa Kultur jaialdiaren aurkezpenean.

    Correos taldea, Kutxa Kultur jaialdiaren aurkezpenean. Argazkia: EITB

Iruzkinak

Talde eta bakarlari ugari arituko dira Donostiako Kutxa Kultur jaialdian irailaren 7an eta 8an: Maximo Park, The Horrors, The Raveonettes, Love of Lesbiam, The Whip, Los Campesinos, Anari, Delorentos eta Russian Red (Belle & Sebastian taldeko musikariekin).

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jaialdirako sarrera doakoa izango da, baina, Igeldo mendiko jolas-parkean sartzeko 10 euroko prezioa ordaindu beharko da. Sarrerak kutxasarrerak.net webgunean eskuragai daude. Dena dela, dagoeneko sarrera erosita zeukatenek prezioen arteko aldea jasoko dute, automatikoki, euren kontu korrontean.

Bertan izango direla ziurtatu duten taldeez gain, Gipuzkoako beste hainbat taldek ere hartuko dute parte Kutxa Kulturren: Naica, Anai Arrebak, Patta ta sendaezinak, Correos, Lolas Club, Wilhem and the dancing animals, Gora Gora Kids, Peachy Joke, Inra eta Muturbeltz. Gainera, antolatzaileek 4.500 ikus-entzule hartzeko egokitu dute kontzertuen gunea.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#