Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Aste honetan

Flo Rida nagusi Top Gaztean, bigarren astez jarraian

Ane Roteta

2012/07/14

"Whistle" kantuarekin lehen postuan jarraitzen du artista estatubatuarrak, eta bere atzetik daude Pitbull eta Maroon 5.

Iruzkinak

Bideoak (1)

Flo Rida indartsu iritsi da Top Gaztea zerrendaren gailurrera, izan ere, aurreko astean lortu zuen lehen postua, eta zerrendan nagusi izaten jarraitzen du "Whistle" abestiarekin. Pitbullek bigarren postua eskuratu du "Back in time" kantuarekin, hirugarren lekua atzean utziz, eta Maroon 5ek eta Wiz Khalifak, aldiz, atzera egin dute "Payphone" abestiarekin, eta hirugarrenean kokatu dira.

Tacabro berdin mantentzen da aste honetan "Tacata" kantuarekin, laugarren postuan hain zuzen. The Wanted piskanaka aurrera egiten ari da "Chasing the sun" abestiarekin, izan ere, postu bat aurrera egin du bosgarrenean kokatuz. Simple Planek eta Sean Paulek, ordea, bosgarren lekua galdu eta seigarrenean ditugu aste honetan "Summer paradise" kantuarekin.

Katy Perryk nabarmen gora egin du "Wide Awake"-rekin, hamaseigarrenetik zazpigarrenera hain zuzen. Carly Rae Jepsenek eta "Call Me Maybe"k ordea, postu bat galdu eta zortzigarrenean ditugu. Nicki Minaj bederatzigarren lekuan dugu "Starship" kantuarekin, eta Vendetta hamargarrenean dugu aste honetan "Buonasera" abestiarekin.

Ondorengo postuetan, artista eta abesti hauek ditugu:

11. Fun + Janelle Monae: "We are young"
12. Lauroba: "Zer egin eta zer izan"
13. Bruno Mars: "Count on me"
14. Gotye: "Somebody that I use to know"
15. Enkore: "Dantzan, dantzan"
16. Coldplay + Rihanna: "Princess Of China"
17. Gym Class Heroes ft. Ryan Tedder: "The Fighter"
18. Rihanna: "Where Have You Been"
19. Belako: "Beautiful World"
20. Pitbull feat Shakira: "Get It Started"

Ez ahaztu zuen botoak behar ditugula Top Gaztea zerrenda osatzeko, beraz, animatu eta bozkatu zuen kantu gustukoenaren alde!


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#