Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Kontzertua

Keane taldearen Iruñeko kontzerturako sarrerak, abuztuaren 20an salgai

L.Z.

Erredakzioa

2012/07/18

BBK Liven aritu ostean, talde britainiarrak Nafarroako hiriburua bisitatuko du urriaren 23an. Sarrerek 26 eta 30 euro arteko prezioa izango dute.

  • Keane

    Keane

Iruzkinak

Garbage taldearekin batera Bilbao BBK Live jaialdian larunbateko kartelburu izan ostean, Euskal Herrian arituko da berriro Keane taldea.

Kontzertua Iruñean izango da, urriaren 23an. Aurretik, urriaren 19an Madrilen aurkeztuko dute Strangeland diskoa eta Nafarroako hiriburutik igaro ostean, urriaren 24an Bartzelona aldera abiatuko dira.

Azken hamarkadan Britainia Handian izan diren talde arrakastatsuenetakoa da Keane. Orain arte kaleratutako bost diskoek Erresuma Batuko musika zerrendetan lehenengo postuan egotea lortu dute, eta 10 milioi diskotik gora saldu dituzte.

Sarrerak

Madrilgo eta Bartzelonako kontzertuetarako sarrerak uztailaren 20an jarriko dituzte salgai. Iruñekoak, berriz, abuztuaren 20tik aurrera egongo dira eskuragarri.

Ohi bezala, Ticketmaster sarean, FNACen, Carrefourren eta Halcon Bidaiaken bulegoetan salduko dituzte sarrerak, 26 eta 30 euro arteko prezioan. Baluarten ere egongo da sarrerak erosteko aukera.

Eguna eta ordua

Iruñeko kontzertua urriaren 23an izango da. 19:00etan irekiko dituzte Baluarteko ateak, eta 20:00etan talde gonbidatuak joko du. Keane 21:00etan aterako da taula gainera.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#