Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

50. urteurrena

Baieztatuta: udazkenean kontzertu bira egingo du Rolling Stonesek

L.Z.

2012/07/18

Udazkenean kontzertu bira berri bat hasteko asmoa dutela adierazi du Mick Jagger abeslariak.

  • Rolling Stones.

    Rolling Stones.

Iruzkinak

"Taldekide guztiok elkarrekin ikusteko aukera izango duzue. Oso dibertigarria izan da berriro elkartzea. Sinestezina da 50 urte igaro direla. Hainbat kontzertu emateko asmoa dugu". Hitz hauekin Mick Jagger abeslariak Rolling Stones taldearen itzulerari buruzko zurrumurrua baieztatu du. The Evening Standard egunkarian egindako adierazpenetan, udazkenean agertokietara itzuliko direla esan du Jaggerrek.

Dirudienez, taldekideen arteko ikamikak konponduta daude eta 50. urteurrena ospatzeko gogoz dabiltza denak.

Halere, zurrumurruak zurrumuru, badirudi taldeak ez duela Londreseko Joko Olinpikoetan egingo diren ekitaldietan parte hartuko. "Denbora asko pasatu da azkenenekoz elkarrekin jo genuenetik eta oraindik ez gaude taula gainera ateratzeko prest. Joko Olinpikoak oso garrantzitsuak dira eta horrek arrisku handia dakar", adierazi du Rolling Stones taldeko buruak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa