Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Kartela itxita

Juan Magan, Bilboko Aste Nagusian

L.Z.

2012/07/19

Abuztuaren 25ean Karola gunean arituko da abeslari kataluniarra. Bertan Esne beltza, Public Enemy eta beste hainbat talde ere izango dira.

  • Juan Magan.

    Juan Magan. Argazkia: Sony

Iruzkinak

Bilboko Aste Nagusiak kontzertu gune berria estreinatuko du aurten. Abuztuaren 18tik 25era bitartean Karola gunean izango dira festetako musika emanaldi garrantzitsuenak. Besteak beste, Public Enemy eta Esne Beltza arituko dira bertan eta Udalak iragarri berri duenez, Juan Maganek itxiko du Karola guneko kontzertuen kartela. Hain zuzen ere, abuztuaren 25ean iritsiko dira Bilbora abeslari kataluniarraren kantuak.

Estatuko artista garrantzitsuenetakoa da gaur egun Juan Magan. Orain arte, Shakira, Juanes, Nelly Furtado, Enrique Iglesias, Paulina Rubio, Diego Torres, Alejandro Fernandez, Luis Fonsi, Carlos Baute, Soraya, Don Omar eta beste hainbat musikarirekin kolaboratu du. Gainera, 2011ko udan "Bailando por ahí" kantuarekin mundu osoko dantzalekuetara heldu zen.

Karola gunea

6000 eta 8000 pertsona artean sartuko dira Karola gunean. Aurretik aipatutako taldeez gain, Ana Torroja, Celtas Cortos eta disko jartzaileak ere izango dira bertan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#