Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Aste honetan

The Wanted, Top Gaztean nagusi

Ane Roteta

Erredakzioa

2012/07/21

“Chasing the sun” kantuarekin iritsi dira britainiarrak gure zerrendaren gorenera.

  • The Wanted. Argazkia: ritmonet

    The Wanted. Argazkia: ritmonet

Iruzkinak

Flo Ridak lehenengo postua galdu du eta The Wanted taldea kokatu da Top Gaztea zerrendaren lehen postuan, "Chasing the sun" abestiarekin. Flo Ridaren "Whistle" kantuak behera egin du, baina ez da urrutira joan, izan ere, bigarren lekuan kokatu da. Aurreko astean bederatzigarren postuan zegoen Nicki Minaj, baina aste honetan gora egin du "Starships" abestiarekin, eta hirugarrenean dugu.

Maroon 5 eta Wiz Khalifa arrakasta izaten ari dira "Payphone" kantuarekin, eta behera egin duten arren, laugarren postuan ditugu aste honetan. Katy Perryk bi postu gora egin eta bosgarrenean kokatu da "Wide Awake" abestiarekin. Tacabroren "Tacata" dantzagarriak atzera egin du eta seigarrenean kokatu da.

Pitbullen "Back in time" kantua bigarren lekuan genuen aurreko astean, baina oraingo honetan zazpigarren postu bat besterik ez du lortu. Jarraian, Simple Planen eta Sean Paulen arteko elkarlana dugu, "Summer paradise". Ondoren, dagoeneko lehenengo postua eskuratu duten bi abesti ditugu: Carly Rae Jepsenen "Call Me Maybe" eta Fun eta Janelle Monaeren "We are young".

Hauek dira ondorengo postuetan dauden artistak eta kantuak:

11. Vendetta: "Buonasera"
12. Will I Am feat Eva Simons: "This is love"
13. Bruno Mars: "Count on me"
14. Pitbull feat Shakira: "Get It Started"
15. Gotye: "Somebody that I use to know"
16. Belako: "Beautiful World"
17. Enkore: "Dantzan, dantzan"
18. Lauroba: "Zer egin eta zer izan"
19. Gym Class Heroes ft. Ryan Tedder: "The Fighter"
20. Rihanna: "Where Have You Been"

Hemen dituzue aste honetako zerrendagaiak:
-Loreen: "Euphoria"
-Esne Beltza / La Pegatina: "No Tinc Remei"

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#