Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Urteurrena

Amy Winehouse abeslariaren arrastoa, ezabaezina

I.U.

2012/07/23

Urte bete igaro da 2011ko uztailaren 23an hilda aurkitu zutenez gero.

Iruzkinak

27 urte baino ez zituela hil zen Amy Winehouse abeslaria, alkohol gaindosi baten ondorioz. Hamabi hilabete igaro diren arren, zeresana ematen jarraitzen du bere izenak hedabideetan.

Hil zenez gero bi hilabete baino igaro ez zirenean, Tony Bennettekin grabaturiko kanta ezagutu genuen: Body and Soul. Nas rap kantariak bi kolaborazio egin zituen artista britainiarrekin, eta horiek ere azken hiabeteotan jarri dituzte entzungai: Like Smoke eta Cherry Wine.

Abenduaren hasieran, ordura arte grabatu baina argitaratu gabeko abestiak bildu eta disko berria kaleratu zuten, Amy Winehouse omentzeko. Soul estiloa eta jamaikar doinuak nahastu zituzten Mark Ronson eta Salaam Remi ekoizleek Lioness Hidden Treasures lanean.

Omenaldi bereziak

Horrez gain, abeslari britainiarra gogoratzeko zenbait ekimen ezagutu ditugu azken urte honetan. Patti Smithek, esaterako, This is the girl kanta egin zuen bere omenez. Talde eta artista askok ere gogoan izan zuten hil ondoren eskainitako kontzertuetan.

Era berean, Jean Paul Gaultier diseinatzaileak Amy Winehouse-eri eskaini zion 2012ko udaberri eta udako bilduma. Abeslariaren estilo berezia oinarri hartuta sortu zituen proposamen berriak.

Mitch Winehouse Amyren aitak elkarte bat (Amy Winehouse Foundation) jarri zuen martxan, umeen eta animalien aldeko proiektuak babesteko, baita alkoholarekin eta drogekin arazoak dituztenei laguntza eskaintzeko ere.

Luzea eta ugaria izan da, beraz, soularen azken erreginak utzitako arrastoa, baita gordeta zuen ondare musikala ere.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#