Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Zarautzen

Sari ugari zozkatuko ditu Bultzarock ekimenak

I.U.

2012/07/25

Amaral bikoteak abuztuaren 25ean eskainiko duen kontzerturako sarrerak hilaren 1a baino lehen erosiz gero, sari pila zozkatuko dituzte.

  • Bultzarock 2012, kartela.

    Bultzarock 2012, kartela. Argazkia: Bultzarock

Iruzkinak

Bultzarock ekimenak kontzertu berezia antolatu du uda honetarako Zarautzen. Amaral arituko da zuzenean datorren abuztuaren 25ean Santa Klara Konbentuaren plazan. Zarauzko Rugby Taldea Kirol Elkarteak, Zarauzko Udaleko Turismo Bulegoarekin elkarlanean, martxan jarritako egitaraua da.

Kontzerturako sarrerak abuztuaren 1a baino lehen erosiz gero, honako sari hauek zozkatuko ditu antolakuntzak: sei Meet & Greet bikoitz Amaral taldeko partaideekin egoteko, hiru merchandising sorta ofizial, 100 euroko bi bonu Hosteleria Zurekin elkartearen eskutik, Moor surf-eskolak emandako aste bukaerako lau ikastaro bikoitz, beste bi ikastaro bikoitz Pukas Surf Eskolaren eskutik, Zarautz errugbi taldeak sinatutako hiru baloi eta hamar edari doan.

Sarrerak ticketmaster web gunean eros daitezke, baita beste zenbait herritan ere. Zenbaki irabazleak eta gainerako informazio guztia Bultzarock web gunean dago eskuragarri.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#