Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Primerako soinu banda izango dute Olinpiar Jokoek

Nagore Valle

2012/07/28

Pop musika britainiarra izango da protagonista munduko kirol ikuskizunik handienetan.

Iruzkinak

Bideoak (1)

Londreseko Olinpiar Jokoetan izugarrizko garrantzia eman zaio musikari; hori dela eta, Gaztean munduko kirol ikuskizunik handienaren inguruko kanta eta emanaldiak bildu nahi izan ditugu.

Inagurazio-ekitaldian kanta ezagun asko entzun izan genituen, eta jokoen amaierako ekitaldian ere beste hainbat emanaldi izango dira. Adibidez, Spice Girls taldearen txanda iritsiko da. Abuztuaren 12an berriz bilduko dira Victoria Beckham, Geri Halliwell, Mel B, Melanie C, eta Emma Bunton. Halaber, Take That taldeak eta  George Michaelek ere hartuko dute parte Jokoen amaierako ospakizunean.

Gainera, zenbait kontzertu izango dira Londresen Olinpiar Jokoak egiten diren bitartean: Hyde Parken Duran Duran, Tom Jones eta Blur arituko dira, besteak beste.

Beste alde batetik, Olinpiar Jokoetako komiteak zenbait abesti aukeratu ditu Londreseko jokoetako soinu banda osatzeko:

- Delphic: “Good Life”

- The Clash: “London calling”

- Elton John & PNAU: “Good morning to the night”

- Muse: “Survival”

- The Chemical Brothers: “Theme for velodrome”. Olinpiar Jokoetako belodromoan entzungo da talde britainiarrak ekitaldirako bereziki sortu duen soinu banda.

Gainera, Elbow taldeak BBC telebista katearentzako abesti bat prestatu du: “First steps”. Dirudienez, BBCk kirol ikuskizunekin erlazionatutako albiste guztiak osatuko ditu kanta horrekin.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa