Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Top Gaztea

The Wanted Top Gaztean nagusi, bigarren astez

Nagore Valle

2012/07/30

Talde britainiarraren "Chasing the sun" abestiak gure zerrendako postu gorena eskuratu du berriz ere. Bigarren postuan Katy Perryren "Wide Awake" kanta dugu.

Iruzkinak

Bigarren astez jarraian The Wanted taldea izan da nagusi Top Gaztea zerrendan, “Chasing the sun” kantarekin. Bigarreneraino igo da Katy Perryren “Wide Awake” abestia, eta hirugarrenera jaitsi da Flo Ridaren “Whistle”.

Laugarrenean jarraitzen du Maroon 5 talde estatubatuarraren “Payphone” abestiak, eta bosgarren postua eskuratu du Vendettaren “Buonasera” kantak. Horien atzetik, Nicki Minajen “Starship”, Simple Plan eta Sean Paulen “Summer Paradise”, eta Will I amen “This is love” ditugu.

Bederatzigarreneraino igo da joan den asteko zerrendagaietako bat: Loreen suediarraren “Euphoria”. Boto ugari jaso ditu Eurovision lehiaketaren irabazleak. “Call me maybe”, Carly Rae Jepsenen kanta dugu haren atzetik.

Horrela geratu dira gure zerrendako hurrengo postuak:

11. Fun + Janelle Monae: “We are young
12. Esne Beltza eta La Pegatina: “No Tinc Remei
13. Rihanna: “Where have you been
14. Gotye: “Somebody that i used to know
15. Belako: “Beautiful World
16. Bruno Mars: “Count on me
17. Gym Class Heroes + Ryan Tender: “The fighter
18. Enkore: “Dantzan, dantzan”.
19. Keane: “Sovereign Light Cafe
20. Pitbull + Shakira: “Get it started

Bukatzeko, hauek dira aste honetan sartzeko proposatzen dizkizuegun kantak:

- Pink: “Blow me one last kiss
- Owl City + Carly Rae Jepsen: “Good time

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa