Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Zinema

Lady Gaga lehenengo aldiz agertuko da pelikula batean

Nagore Valle

2012/08/01

Robert Rodriguez zuzendariaren ‘Machete’ filmean izango da abeslariaren lehenengo agerraldia zineman.

  • Lady Gaga 'Machete' filmaren posterrean.

    Lady Gaga 'Machete' filmaren posterrean.

Iruzkinak

Robert Rodriguez zuzendariak adierazi duenaren arabera, laster ikusiko dugu Lady Gaga zineman; izan ere, abeslari ezaguna zuzendariaren hurrengo pelikulan agertuko da.

Rodriguezek Twitterreko bere profilean jakinarazi duenez, Lady Gaga Machete filmean agertuko da, ‘La Chameleon’ izeneko pertsonaia antzezten. Gainera, zinemagileak abeslariaren talentua goraipatu du sare sozialaren bitartez: “Lady Gagarekin lanean aritu naiz, eta primeran egin du! Guztiz liluratuta nago“.

Besteak beste, Jessica Albak, Vanesa Hudgensek, Zoe Saldanak eta Mel Gibsonek hartuko dute parte pelikulan Lady Gagarekin batera.

Telebistan The Simpsons telesailean hartu zuen parte Gagak, baina, hauxe izango da zineman egiten duen lehenengo agerraldia.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#