Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Top Gaztea

Flo Rida garaile, Top Gaztea zerrendan

Nagore Valle

2012/08/06

''Whistle'' abeslari estatubatuarraren abestiak hiru postu egin ditu gora, aste honetako kanta nagusia bilakatuz.

Iruzkinak

Bideoak (1)

Gure zerrendako lehenengo postua kendu dio Flo Ridak The Wanted taldeari; aste honetan, “Whistle” rap musikariaren abestia izan da garaile, eta horrela “Chasing the sun” talde britainiarraren azken singlea bigarren postura bidali du.

Euren atzetik jarraitzen du Katy Perryren azken arrakastak: “Wide Awake”, eta gora egiten jarraitzen du Loreen suediarraren “Euphoria” abestiak. Aste honetan, bederatzigarrenetik laugarrenera igo da Eurovision lehiaketako irabazlea.

Bosgarrenean jarraitzen du Vendetta taldeak “Buonasera” abestiari esker. Maroon 5 taldeak aldiz, postu bat behera egin du “Payphone” kantarekin.

Zazpigarren eta zortzigarren postuetan, Nicky Minajen “Starship”, eta Esne Beltzaren eta La pegatinaren “No Tinc Remei” abestiak ditugu, hurrenez hurren.

Bederatzigarrenean, “This is love” Will I Am eta Eva Simonsen lankidetza dugu, eta hamargarrenean “Summer Paradise” Simple Planen eta Sean Paulen kanta.

Horrela geratu dira zerrendaren hurrengo postuak:
11. Carly Rae Jepsen: ''Call me maybe''
12. Fun + Janelle Monae: “We are young
13. Gotye: “Somebody that i used to know
14. Bruno Mars: “Count on me
15. Gym Class Heroes + Ryan Tender: “The fighter
16. Keane: “Sovereign Light Cafe
17. Owl City + Carly Rae Jepsen: “Good time
18. Enkore: “Dantzan, dantzan
19. Pink: “Blow me one last kiss
20. Belako: “Beautiful World

Bukatzeko, hauek dira aste honetan sartzeko proposatzen dizkizuegun kantak: Emon taldearen “Txosneroak” abestia, eta Gossipen “Move in the right direction”.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#