Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Agenda

Ze Esatek!, Exaixu eta Iheskide, Donostiako Piraten Aste Nagusian

I.U.

2012/08/06

Musika-emanaldiez gain, kultura-ekitaldi ugari antolatu dituzte abuztuaren 19ra arte.

Iruzkinak

Donostiako Piratak kolektiboak Aste Nagusirako egitarau zabala antolatu du eta, tartean, kontzertu ugari aurreikusi dituzte.

Abuztuaren 11n, txupinazo gauean, NiMo eta Primo taldeek eskainiko dute emanaldia, 23:00etan hasita. Igandean, Trifulca Possek hartuko du lekukoa agertokian. Horrez gain, Ze esatek! eta The Real McKenziesen doinuek girotuko dute asteleheneko gaua. Asteartean, abuztuaren 14an, Folk eguna ospatuko dute Piratek. Horren baitan, Skakeitan, Bad Manners, Rude Hi-Fi eta Stepi Selektah arituko dira zuzenean.

Asteazkenean, Exaixu eta Tximeleta izango dira entzungai 23:00etatik aurrera. On, Margot eta Tacumah Reggae Bandek kontzertua eskainiko dute ostegunean. Aurten, ostiralean ospatuko dute koadrilen eguna. Iheskide eta Xalbalaz gain, karaokea ere izango dute. Azkenik, Imanol Karballo bakarlariarekin itxiko dute musika-eskaintza.

Bestelako ekitaldi eta proposamenek ere izango dute tokia Piraten Aste Nagusian. Kolektiboaren web gunean ipini dute eskuragarri informazio guztia.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#