Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Bigarren albuma

Carly Rae Jepsenek disko berria kaleratuko du, irailean

Nagore Valle

2012/08/10

'Kiss' izena jarri dio estatubatuarrak bere bigarren albumari. Gainera, lan horretako abesti gehienak pop estilokoak izango direla jakinarazi du.

  • Carly Rae Jepsen.

    Carly Rae Jepsen. Argazkia: Cameron Brown

Iruzkinak

Kiss izena jarri dio estatubatuarrak bere bigarren albumari. Gainera, lan horretako abesti gehienak pop estilokoak izango direla jakinarazi du..

Carly Rae Jepsenek izugarrizko arrakasta lortu du “Call me maybe” kantari esker. Mundu osoko zerrendetako postu gorenetara iritsi da abeslari gaztea; hori dela eta, bere bigarren diskoaren prestaketan murgilduta dabil.

Dagoeneko bigarren lan horren izena jakinarazi digu estatubatuarrak: Kiss. Max Martín, Dallas Austin, Redfoo (LMFAO), Toby Gad eta beste hainbat ekoizleren eta musikariren laguntza izan du abeslariak pop musikaz gainezka etorriko den diskoa prestatzeko.

Jepsenen esanetan, Robyn, The Cars, Madonna eta James Taylor hartu ditu oinarritzat album berria prestatzeko orduan. Horrez gain, diskoaren argitalpen data ezagutzera eman du artistak: irailaren 18an kaleratuko du Kiss.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa