Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Kontzertua

Cotik Bilboko Kafe Antzokia bisitatuko du azaroan

L.Z.

2012/08/21

Lo dije por boca de otro diskoa aurkeztuko du Cotik azaroaren 15ean. Sarrerak salgai daude jada.

  • Coti.

    Coti.

Iruzkinak

Coti abeslari argentinarra Euskal Herrian izango da udazkenean Lo dije por boca de otro disko berria aurkezten. Hain zuzen ere, Bilboko Kafe Antzokian arituko da azaroaren 15ean eta egun bat geroago Valentzian joko du. Madril eta Bartzelona ere bisitatuko ditu azaroan Cotik.

Aipatutako diskoan beste kantari batzuentzat egindako abestiak bildu ditu Cotik. Besteak beste, Paulina Rubio, Enrique Iglesias, Diego Torres eta Julieta Venegas artistek abestuta entzun ditugu kantuok.

Bilboko kontzertua

Dagoeneko salgai daude Bizkaiko hiriburuan emango duen kontzerturako sarrerak. Aurresalmentan 15 eurotan eskuratu daitezke sarrerak (banaketa gastuak kontutan izan gabe). Txarteldegian berriz 18 eurko prezioa izango dute.

Informazio gehiago Kafe Antzokiaren webgunean.


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa