Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Gazteak babestutako kontzertua

The Hives taldea Barakaldon arituko da irailean

L.Z.

2012/08/23

Talde suediarrak RockStar Live aretoan emango duen kontzerturako sarrerak salgai daude jada. Kontzertua irailaren 28an izango da.

  • The Hives.

    The Hives.

Iruzkinak

The Hives talde suediarra Barakaldoko RockStar Live aretoan arituko da datorren irailaren 28an. Gainera, Gazteak babestuko du 1993an Fagerstan jaiotako modako rock talde honen zuzenekoa.

Barely Legal diskoari esker egin zen ezagun The Hives eta azken urteetan sekulako arrakasta lortu du. Bost urteko atsedenaldiaren ostean, ekainean estudioko lan berri bat kaleratu zuten: Lex Hives.

Barakaldoko kontzertua

2010ean Azkena Rock jaialdian jo ostean, aurki berriro Euskal Herria bisitatuko du boskote suediarrak.

Emanaldia 21:30ean hasiko da eta 20:00etarako irekiko dituzte RockStarreko Liveko ateak.

Sarrerak

Sarrerak salgai daude jada, 25 eurotan. Txarteldegian 30 euroko prezioa izango dute.

Ticketmaster Sarean, 902 15 00 25 telefonoan, FNACen, Carreforreun eta Halcon Bidaiak bulegoetan eros daitezke sarrerak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#