Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Top Gaztea

Esne Beltza eta La Pegatina, Top Gaztean nagusi bigarren astez

N.V.

2012/08/25

''No Tinc Remei'' bi taldeen arteko lankidetzak eskuratu du gure zerrendaren lehenengo postua bigarren astez jarraian.

  • Esne Beltza.

    Esne Beltza. Argazkia: Gauilunak

Iruzkinak

La Pegatina eta Esne Beltza taldeen arteko lankidetzak, “No tinc remei” kantak, gure zerrendako postu gorenean jarraitzen du zuen botoei esker. Joan den astean bezala, hurbiletik jarraitzen dio “Euphoria” Loreen suediarraren abestiak, bigarren postutik.

Leku aldaketa izan dugu hirugarren eta laugarren postuetan: “Summer Paradise” Sean Paulen eta Simple Planen arteko lankidetzak postu bat gora egin du, hirugarreneraino, eta, aldiz, postu bat behera egin du “Whistle” Flo Ridaren arrakastak.

Postu bat beherago daukagu “Chasing the sun” The Wanted taldearen azken singlea. Halaber, seigarrenean jarraitzen du Vendettaren “Buonasera” abestiak, eta zazpigarreneraino igo da Nicki Minajen “Starship”.

“Good time” Owl City eta Carly Rae Jepsenen lankidetza, eta “Txosneroak” Emon taldearen abesti dantzagarria ditugu ondoren, zortzigarren eta bederatzigarren postuetan.
Bestalde, hamargarreneraino jaitsi da “Payphone” Maroon 5 taldearen azken singlea.

Horrela geratu dira Top Gaztearen hurrengo postuak, zuen botoei esker:
11. Gym Class Heroes + Ryan Tedder: “The fighter”
12. Carly Rae Jepsen: “Call me maybe”
13. Pink: “Blow me one last kiss”
14. Fun + Janelle Monae: “We are young”
15. Of Monsters and Men: “Little talks”
16. Lauroba: “Sua gara”
17. Will I Am + Eva Simons: “This is love”
18. Wiley + Ms. D: “Heatwave”
19. Katy Perry: “Wide awake”
20. Gossip: “Move in the right direction”

Bukatzeko, hauek dira aste honetan zerrendan sartzeko proposatzen dizkizuegun bi kantak:
- Far East Movement ft. Cover Drive: “Turn up the music”
- Taylor Swift: “We are never ever getting back together”

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#