Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Bultza Rock

Zarautzek Amaralen bisita jasoko du gaur

L.Z.

2012/08/31

Bultza Rock ekimenak Amaralen kontzertua hartuko du gaur, 23:00etatik aurrera.

Iruzkinak

Bultza Rock ekimenaren baitan, iragan larunbatean Amaralek Zarautzen eman behar zuen kontzertua bertan behera geratu ostean, gaur aterako da agertoki gainera Zaragozako artista.

Dirudienez, Eva Amaralek zuzenekoa bertan behera uzteko erabakia hartu zuen iragan asteburuan, gastroenteritisa zuelako. Hori dela eta, jarraitzaileei barkamena eskatu nahi izan zieten antolatzaileek eta baita abeslariak berak ere.

Gaurko kontzertua

Esan bezala, kontzertua gaur izango da Santa Klara alboko plazan. 21:00etan irekiko dituzte ateak eta ordu erdi geroago Mobydicken zuzenekoa hasiko da. Amaral 23:00etan igoko da taula gainera.

Sarrerak

Abuztuaren 25eko kontzerturako hartutako sarrerak baliagarriak izango dira gaurko. Sarrera berriak astelehenetik aurrera (abuztuak 27) salgai egongo dira, aurreko kontzertuko lekuetan (Ticketmaster sarea -internet, FNAC, Viajes Halcón, Carrefour, Foto Ikatz- eta Zarautz: Baibatzokia, Basarri, Bederen, Txiki Polit; Donostia: Mendaur, Factory; Orio: Salatxo; Lasarte: Jalai; Getaria: Mahasti; Hernani: Kixkal; Zumaia: Trapaia; Renteria: Xenpelar kulturdenda; Azpeitia: Irarurgi Saski Baloia (ISB): Oiartzun: Miren; Azkoitia: Zurt Hondarribia: Enbata; Eibar: Kultu; Irun: Washington).

Sarrerak itzuli nahi dituztenei, erositako lekuetan itzuliko zaie dirua abuztuaren 29 eta 30ean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#