Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Musika

Foo Fighters eta Florence & The Machine taldeek atseden hartuko dute

L.Z.

Erredakzioa

2012/08/29

Gutxienez 2014ra arte ez ditugu bi talde hauek berriro agertokietan ikusiko.

  • Foo Fighters. Argazkia: EFE

    Foo Fighters. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Badirudi denbora luze batez Florence & The Machine eta Foo Fighters taldeak ez direla taula gainera igoko. Duela gutxi Florence Welchek (Florence & The Machine taldeko abeslaria) FIB eta Optimus Alive jaialdietan eskaini behar zituen kontzertuak bertan behera utzi behar izan zituen eztarriko arazoak zituelako eta sendagileek atseden hartzea aholkatu diote. Hori dela eta, gutxienez urte betean ez dela agertokietara itzuliko ziurtatu du kantari ingelesak. Beraz, 2014ra arte ez dugu talde honen berri izango.

Bestalde, Foo Fighters taldeak iragarri du oraingoz ez duela zuzeneko gehiago eskaintzeko asmorik. Reading jaialdian eman zuten bi ordu eta erdiko kontzertua bukatu ostean, denbora luze batean ez direla itzuliko ziurtatu zuen Dave Grohlek. Dena den, ez dute argitu zenbat denbora emango duten eszenatokietatik kanpo.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#