Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Taldearen 50. urteurrena

Rolling Stones taldeak lau kontzertu emango ditu azaroan

L.Z.

2012/08/30

Londresen eta Brooklynen izango dira zuzeneko guztiak. Rolling Stones taldeak bere 50. urteurrena ospatuko du kontzertuotan.

  • Rolling Stones.

    Rolling Stones.

Iruzkinak

Billboard aldizkariak jakitera eman duenez, Rolling Stones taldea agertokietara itzuliko da aurki. Dena den, lau kontzertu baino ez ditu emango; guztiak, azaroan.

Hain zuzen ere, Londreseko O2 Arenan bi zuzeneko eskainiko dituzte Mick Jagger eta bere taldekideek eta beste biak Brooklyngo Barclays Centerren izango dira.

Duela hilabete batzuk udazkenean Rolling Stonesek bere 50. urteurrena ospatuko zuela aurreratu zuen Mick Jaggerrek eta uztailean Keith Richardsek iragarri zuen taldea hurrengo kontzertuetarako prestatzen zebilela.

Gainera, aste honetan bertan Jaggerrek grabazio estudioetan ateratako argazki bat eskegi zuen Twitterren.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa