Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Kontzertuen agenda

Musikarekin emango diogu hasiera irailari

L.Z.

2012/09/01

Bizardunak, Amparo Sanchez, Zea Mays eta Hesian arituko dira, besteak beste, asteburuan Euskal Herrian.

  • Hesian.

    Hesian. Argazkia: Elkar

Iruzkinak

Igandera bitartean hainbat kontzertu egongo dira Euskal Herrian eta Gazteak zuzeneko garrantzitsuenen errepasoa egin du. Hemen duzue agendaren laburpena:

LARUNBATA

Aurreko egunetan bezala, larunbatean ere Zarautzen ez da musikarik faltako. Han The Pepper Pots, Miqui Puig eta Makala arituko dira. Handik gertu, Zestoan, Reddum eta Bizardunak taldeen bisita jasoko dute eta Beasainek Los Chords, Silikonav, Lauroba, Akerbeltz eta Gozo-Gozo taldeak hartuko ditu.

Nafarroan hitzordu bakarra larunbaterako: Itziarren Semeak, Arroitzen eta Araban beste bi: Hesian, Priscilla Band eta Sotano 54, Artziniegan eta Zea Mays eta En Tol Sarmiento, Urbinan.

Amaitzeko KOP talde Kataluniarrak Erandioko Plazan du zita.

IGANDEA

Igandean ere izango da zer entzun Euskal Herrian. Gozategik Berriozarko Ilargi Plaza girotuko du eta Amparo Sanchezek Hernaniko La Bodega taberna.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#