Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Aste honetan

Simple Plan eta Sean Paul nagusi, Top Gaztea zerrendan

Ane Roteta

2012/09/01

"Summer paradise" kantuak lortu du lehen postua, eta jarraian Esne Beltza eta La Pegatinaren "No Tinc Remei" eta Flo Ridaren "Whistle" kantuak ditugu.

Iruzkinak

Aurreko astean hirugarren lekuan zeuden arren, oraingo honetan lehenengo postua lortu dute Simple Planek eta Sean Paulek "Summer paradise" kantuarekin. Esne Beltza eta La Pegatina taldeen arteko elkarlanak arrakasta handia izan du, baina aste honetan, lehenengo postua galdu, eta bigarrenean kokatu da "No Tinc Remei". Flo Ridaren "Whistle" kantuak, ordea, postu bat irabazi eta hirugarrenean dago oraingo honetan.

Laugarrenean, Loreen dugu "Euphoria" kantuarekin, eta Of Monsters and Men taldeak gora egin du nabarmen "Little Talks" abestiarekin. Owl Cityk eta Carly Rae Jepsenek ere bi postu gora egin dute "Good Time" kantuarekin, seigarrenean kokatuz. The Wanted taldea, berriz, zazpigarren postura jaitsi da "Chasing the sun" abestiarekin.

Vendetta eta "Buonasera" zortzigarren postuan ditugu aste honetan, eta Nikcy Minajek behera egin du "Starship" kantuarekin. Lehenengo hamar postuekin amaitzeko, Emon taldea dugu "Txosneroak" abestiarekin.

Hauek dira ondorengo postuetan dauden abestiak:

11.Maroon 5 feat Wiz Khalifa: "Payphone"
12.Wiley ft. Ms D: "Heatwave"
13.Pink: "Blow me (One Last Kiss)"
14.Fun + Janelle Monae: "We are young"
15.Lauroba: "Sua gara"
16.Carly Rae Jepsen: "Call Me Maybe"
17.Far East Movement ft. Cover Drive: "Turn up the music"
18.Taylor Swift: "We are never ever getting back together"
19.Will I Am feat Eva Simons: "This is love"
20.Katy Perry: "Wide Awake"

Amaitzeko, hemen ditugu aste honetako zerrendagaiak:
-David Guetta feat Sia: "She wolf"
-Sam & The Womp: "Bom Bom"

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#