Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Kontzertua

Mark Knopfler Donostian arituko da 2013ko uztailaren 30ean

L.Z.

Erredakzioa

2012/09/04

Privateering disko berria aurkeztuko du Ilunbe Zezen Plazan artista eskoziarrak. Kontzerturako sarrerak urriaren 4tik aurrera egongo dira salgai.

  • Mark Knopfler. Argazkia: EFE

    Mark Knopfler. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Mark Knopfler artista eskoziarrak hainbat kontzertu emango ditu 2013ko udan Espainiar Estatuan.

Dire Straits taldeko burua izan zenak Privateering diskoa kaleratuko du gaur bertan eta datorren urtean 72 zuzeneko eskainiko ditu bere kantu berriak aurkezteko. Tartean, uztailaren 30ean, Donostian izango da, Ilunbe Zezen Plazan. Gainera, uztailaren 25ean Bartzelonan arituko da; 26an, Madrilen; 27an, Malagan eta 29an Gijonen.

Sarrerak

Donostiako, Bartzelonako eta Madrilgo kontzertuetarako sarrerak urriaren 4tik aurrera egongo dira salgai, www.doctormusic.com eta www.ticketmaster.es webguneetan, 902 15 00 25 telefonoan eta Ticketmaster sarearen ohiko salmenta tokietan.

Lan berria

Privateering diskoak hogei abesti berri biltzen ditu. Kantuok Londreseko British Grove Studios estudioetan grabatu ditu Knopflerrek.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#