Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Kontzertua

Fito & Fitipaldis Gasteizen, abenduaren 1ean

2012/09/06

Arabako hiriburuko Principal antzokian izango da emanaldia. Bilbon (abenduaren 6, 7 eta 8an) eta Donostian (urriaren 16an) ere izango dira.

  • Fito & Fitipaldis.

    Fito & Fitipaldis. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Fito & Fitipaldis taldea abenduaren 1ean izango da Gasteizko Principal antzokian, antzoki eta areto txikietan egingo duten biraren baitan.

Bilbon abenduaren 6an, 7an eta 8an izango dira, eta, kontzertu horiek jende askoren interesa piztu dutenez, Gasteizko kontzertua programatu dute.

Fito Cabrales eta bere taldekideek areto txikietan egingo duten lehen bira da: irailaren 22an hasiko dute, Oviedon, eta abenduaren 29an amaituko da, Valentzian. Bilboko gitarra-jotzaile, abeslari eta konpositorea agertokietara itzuliko da, "Antes de que cuente diez" bira duela bi urte amaitu ostean. 73 pabilioitan aritu zen orduan, milioi erdi jarraitzaileren aurrean.

Bakarlariaren abestiak konponketa berrirekin aurkeztuko dituzte, eta kantu batzuen bertsio akustikoak eskainiko dituzte.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#