Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Supernova proiektua

Kerobiaren DVD berrian parte hartu nahi?

I.U.

2012/09/06

Talde nafarrak Supernova proiektua babestu dutenei luzatu die gonbitea.

  • Kerobia.

    Kerobia.

Iruzkinak

Kerobia talde nafarra Supernova proiektuan ari da lanean bete-betean. Crowdfunding bidez, 800 pertsona baino gehiagoren finantziazioa lortu du ekimenak sarean. Beraz, ideia gauzatzeko garaia heldu da, honako osagai hauekin: CD luze bat, edukien liburuxka, muralaren zati bat eta DVD bat.

Orain, DVDan parte hartzeko boluntarioak behar dituzte. Proiektua babestu dutenek soilik izango dute aukera. Nahikoa da mezu elektroniko bat bidaltzea eta gaian ''parte hartu'' idaztea. Lehen lau mezuek lortuko dute saria.

Sarituek irailaren 22an Berrizeko Lorentzo Records estudioetara joan ahal izango dute, grabazioa zuzenean ikusteko. Halaber, galderaren bat ere egingo diete gonbidatuei. Ondoren, material hori guztia DVDan argitaratuko dute.

Aurreikusitakoaren arabera, urriaren hasieran lana amaituta izatea espero dute.
 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#