Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

MTV Video Music Awards

Rihannaren ''We Found Love'', urteko bideorik onena

L.Z.

2012/09/07

MTV Video Music Awards sarietan One Direction izan da sari gehien lortu dituen taldea.

Iruzkinak

MTV telebista kateak banatzen dituen Video Music Awards sarien 29. edizioan Rihanna abeslariak eraman du urteko bideo onenaren golardoa. Gainera, One Direction taldeak hiru sari lortu ditu.

Hain zuzen ere, Barbadoetako erreginaren "We Found Love" bideoklipa izan da garaile aipatutako sarietan. Bestalde, One Directionentzat izan dira pop bideo onenaren eta bideoklip interesgarrienaren sariak. Horrez gain, artista berri onena izendatu dute aipatutako taldea.

One Direction eta Rihanna abeslaria ez ezik, beste hainbat artista ere saritu dituzte. Gizonezkoen artean Chris Brownen "Turn Up The Music"-ek lortu du bideo onenaren saria eta rock taldeen artean Coldplayren "Paradise"-k.

Bukatzeko, besteak beste, Drake eta Lil Waynen "HYFR", Demi Lovatoren "Skyscraper" eta Calvin Harrisen "Feel So Close" ere izan dira sarituak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#