Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Aste honetan

Simple Plan eta Sean Paul nagusi Top Gaztean, bigarren astez jarraian

Ane Roteta

2012/09/08

Lehenengo bi postuetan ez da aldaketarik izan, eta Esne Beltza eta La Pegatina ditugu bigarren lekuan "No Tinc Remei" kantuarekin.

Iruzkinak

Elkarlanak dira nagusi berriro ere Top Gaztea zerrendan, izan ere, lehen bi postuetan ez da aldaketarik izan; Simple Plan eta Sean Paul lehenengo postuan, "Summer paradise" kantuarekin, eta Esne Beltza eta La Pegatina "No Tinc Remei" abestiarekin. Loreenek, ordea, hirugarren postua eskuratu du “Euphoria” dantzagarriarekin.

Aste honetan nabarmen gora egin duena Taylor Swift izan da, izan ere, 18.etik 4.era igaro da "We are never ever getting back together" abestiarekin. Flo Ridak, berriz, behera egin du “Whistle”-ekin, eta bosgarrenean dugu oraingoan. Of Monsters and Men taldeak behera egin du, eta seigarrenean kokatu da “Little Talks” kantuarekin. Owl City eta Carly Rae Jepsenek ere behera egin dute “Good Time” abestiarekin, eta zazpigarrenean ditugu.

The Wanted eta “Chasing the sun” ditugu zortzigarren postuan, eta Emon taldeak postu bat gora egin eta bederatzigarrenean kokatu da “Txosneroak” abestiarekin. Lehenengo hamar postuekin amaitzeko, Will I Am eta Eva Simons ditugu “This is love”-ekin.

Ondorengo postuetan abesti hauek ditugu:

11. Far East Movement ft. Cover Drive: "Turn up the music"
12. Pink: "Blow me (One Last Kiss)"
13. Vendetta: "Buonasera"
14. Maroon 5 feat Wiz Khalifa: "Payphone"
15. Lauroba: "Sua gara"
16. David Guetta feat Sia: "She wolf"
17. Sam & The Womp: "Bom Bom"
18. Carly Rae Jepsen: "Call Me Maybe"
19. Fun + Janelle Monae: "We are young"
20. Katy Perry: "Wide Awake"

Amaitzeko, hemen ditugu aste honetako zerrendagaiak:

Hesian: "Guregatik"
Rulo y la Contrabanda: "Divididos"

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#