Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Disko berriak

Pet Shop Boys, The Raveonettes eta Nelly Furtado, asteko nobedadeak

L.Z.

2012/09/10

Gainera, The Scriptek, David Guettak, Bob Dylanek, Calexicok eta The XX-ek ere lan berriak aurkeztuko dituzte aste honetan.

  • Nelly Furtado.

    Nelly Furtado.

Iruzkinak

Aste honetan hainbat artistek beraien lan berriak aurkeztuko dituzte. Estilo guztietako diskoak iritsiko dira dendetara gaur eta bihar.

The Script

The Script taldea #3 diskoarekin helduko da. "Hall of fame" singlearekin aurkeztu dute lan berria.

David Guetta

Nothing but the beat proiektuaren berrargitalpena da Nothing but the beat 2.0. Honek hainbat kantu berri jaso ditu eta beste hainbat abesti kanpoan utzi ditu.

Calexico

Calexicoren estuidoko Algiers lan berria aste honetan iritsiko da merkatura. Lau urtetan kaleratu duten disko bakarra da hau.

Pet Shop Boys

Elysium da Pet Shop Boys taldearen estudioko lan berriaren izena. Los Anglesen grabatu dute proiektu berri hau, Andrew Dawsonen laguntzarekin. Hamabi kantu bildu dituzte eta soinu elektronikoak dira nagusi.

The Raveonettes

The Raveonettesek seigarren diskoa aterako du bihar. Observator da lan berriaren izenburua.

Bob Dylan

Guztira estudioko 35 lan kaleratu ditu Dylanek eta bere kantu berrienak Tempest diskoan bildu ditu.

Nelly Furtado

Nelly Furtadoren The spirit indestructible proiektua aste honetan helduko da dendetara.

The xx

Bukatzeko, Coexit lana estreinatuko du The xx-ek.



Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#