Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Irailaren 14tik aurrera

Gazteak Karting Kopa txapelketa antolatu du, Olaberriako Zirkuituan

L.Z.

2012/09/11

16 urtetik gorako gazteek parte hartu ahal izango dute, irailaren 14tik aurrera, Olaberrian egingo den txapelketan. Eman izena!!!

  • Gaztea Kating Kopa.

    Gaztea Kating Kopa.

Iruzkinak

Irailaren 14tik 22ra bitartean Gaztea Karting Kopa txapelketa hartuko du Olaberriako zirkuituak. Txapelketa herrikoi honetan, kartik bizkorrenekin lehiatzeko aukera izango dute parte hartzaileek; 390cc-ko kartekin, hain zuzen.

Parte hartzeko baldintzak

16 urtetik gorako gazteek parte hartu ahal izango dute lehiaketan eta horretarako hemen bertan eman beharko dute izena, 15 euroren truke.

Txapelketa

Parte hartzaileek 10 minutuko bi txandetan aritzeko aukera izango dute eta itzulirik arineneko marka hartuko da kontutan.
Txapelketa irailaren 14an eta 15ean (18:00etatik 00:00etara) eta irailaren 21ean eta 22an (18:00etatik 00:00etara) burutuko da.
Irailaren 30ean finalerdia eta finala jokatuko dira. Finalerdirako 30 gidari sailkatuko dira eta finalean hiru txapeldun egongo dira.
Lehenengo sailkatuak Gabon garairako Andorran bost eguneko egonaldia lortuko du. Bigarren eta hirugarren sailkatuen artean, berriz, afari bat eta beste hainbat sari banatuko dira.

Gainera, irailaren 30ean, Olaberriako Zirkuituan festa erraldoia egingo da. Bertan motorraren munduarekin lotutako hainbat ikuskizun egongo dira eta Oihan Vegaren musikak jaia girotuko du.

EMAN IZENA HEMEN

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa