Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Musika nobedadeak

Johnny Depp aktoreak Aerosmithen lan berrian parte hartuko du

L.Z.

2012/09/11

Bi hilabete barru iritsiko da Steven Tylerren taldearen lan berria. Guztira hamabost kantu bildu dituzte Music From Another Dimension diskoan.

  • Aerosmith.

    Aerosmith. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Azaroaren 6an iritsiko da merkatura Aerosmith taldearen Music From Another Dimension lana. Steven Tylerren taldearen estudioko hamabosgarren diskoa izango denak abesti berriak soilik jasoko ditu.

Los Angelesen eta taldeak Massachusettsen duen estudioan grabatu dute diskoa eta Jack Douglasek, Steven Tylerrek eta Joe Perryk ekoitzi dute. Gainera, lan honek Tylerrek eta Marti Frederiksenek egindako hiru abesti jasotzen ditu.

Iragan astean "What Could Have Been Love" kantua aurkeztu ziguten, baina, guztira 15 abesti bildu dituzte Music From Another Dimensionen. Horietako bat ("Freedom Fighter") Johnny Depp aktorearekin grabatu dute.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#