Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Iragarpena

Marea taldeak kontzertua eskainiko du Gasteizen urriaren 13an

I.U.

2012/09/11

Ostiral honetan Irunen arituko dira zuzenean nafarrak, Ficoba erakustazokan.

Iruzkinak

Bideoak (1)

Gasteiz bisitatuko du Marea talde nafarrak urriaren 13an kontzertua eskaintzeko. Araba Iradier Arenan izango da ikuskizuna, En mi hambre mando yo diskoa aurkezteko egiten ari diren biraren baitan.

2011ko irailean disko berria argitaratu zutenez gero, Estatuan barrena ibili dira herri eta hiri askotan kontzertuak ematen. Abenduan bira amaitu aurretik, Ameriketara bidaia egin eta hango herrialdeetan zehar arituko dira azken diskoko abestiak aurkezten. Ondoren, taldearen 15. urteurrena ospatu eta gero, atsedenaldia hartuko dutela iragarri dute Kutxi Romero eta konpainiak.

Gasteizko kontzerturako sarrerak honako saltoki hauetan eros daitezke:

-Gasteiz: Black Moon, El Globo eta Pura Vida tabernetan, eta Laser diskotekan.
-Bilbo: Power Records
-Arrigorriaga: Sorgiñe tabernan
-Agurain: Ibaia tabernan
-Paypal helbide elektronikoan

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa