Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Azaroaren 10ean, BEC-en

Zuloak taldeak Becatu jaialdian parte hartuko du

L.Z.

2012/09/13

Berri Txarrak eta Esne Beltza taldeak ere Barakaldon izango dira azaroaren 10ean antolatu duten jaialdian.

  • Berri Txarrak.

    Berri Txarrak. Argazkia: Berri Txarrak

Iruzkinak

Datorren azaroaren 10ean, larunbata, Becatu jaialdia hartuko du Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokak. Egun horretan, euskal musika izango da nagusi Barakaldon.

Ari gara apurka-apurka kartela osatuko duten taldeen izenak ezagutzen. Antolatzaileek iragarri dutenez, besteak beste, Berri Txarrak eta Esne Beltza arituko dira Becatu festibalean. Zuloak taldeak ere partea hartzea baieztatu du, Zuloak dokumentalaren soinu banda aurkezteko Bilbon emandako prentsaurrekoan. Horiez gain, artista gehiago izango direla esan du antolakuntzak.

Sarrerak

Jaialdirako sarrerak irailaren 21etik aurrera egongo dira salgai, Becaturen webgunean.

Informazio gehiago www.becatu.com-en.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#