Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Musika agenda

Zein kontzertu aukeratu astebururako?

L.Z.

2012/09/14

Berri Txarrak, McEnroe, Gose eta Doctor Deseo izango dira asteburuko protagonistetako batzuk.

  • Def Con Dos.

    Def Con Dos.

Iruzkinak

Osteguna da jada eta musika taldeek dena prest dute agertoki gainera igo eta asteburua girotzeko. Baina zer nolako musika entzungo da Euskal Herrian gaurtik igandera bitartean? Hemen duzue agendaren laburpena.

OSTIRALA

Nafarroa aldean aurkituko ditugu ostiraleko zuzeneko garrantzitsuenak. Raperos de Emaus eta Hesian Altsasun arituko dira, Leihotikan eta Sutura, Lodosan eta Nach, F. Megahertz eta Panorama. K, Iruñean. Gainera, Keu Agirretxeak Tolosan du zita, ostiral gauean.

LARUNBATA

Gipuzkoan ez da musikarik faltako larunbatean. Hasteko, McEnroe Arrasaten egongo da eta handik gertu, Oñatin, Def Con Dos eta Kaimanleon taldeek joko dute. Leihotikan taldeak bigarren kontzertu bat emango du asteburuan gurean; kasu honetan, Donostiako Doka Kafe Antzokian eta Lezon Okensayren eta Itziarren Semeak taldearen musika entzungo da. Bukatzeko, Tolosak Bonberena Sutan jaialdiaren edizio berri bat hartuko du, Matxura, Berri Txarrak, Gose eta beste hainbat talderekin.

Bizkaian ere izango dira kontzertuak. Doctor Deseoren kantu berrienak Galdakaora iritsiko dira larunbat gauean eta Gozategiren doinu dantzagarriek Sondikako karpa girotuko dute.

Azkenik, aipatu beharra dago Vendetta eta Xitoak Lekornen arituko direla.

IGANDEA

Igandean Smile taldeak Arrasateko Kulturate aretoa bisitatuko du.



Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#