Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Aste honetan

Taylor Swift Top Gaztea zerrendaren gorenera iritsi da

Ane Roteta

Erredakzioa

2012/09/15

Artista estatubatuarrak lehen postua lortu du "We are never ever getting back together" kantuarekin.

Iruzkinak

Taylor Swift indartsu iritsi da Top Gazteara "We are never ever getting back together" abestiarekin, eta aurreko astean lehen hiru postuetan zeuden artistek postu bat atzera egin dute kantari estatubatuarrari urrezko postua uzteko. Beraz, bigarren postutik laugarren postura artista hauek ditugu: Simple Plan eta Sean Paul "Summer paradise"-ekin; Esne Beltza eta La Pegatina "No Tinc Remei" kantuarekin, eta Loreen "Euphoria" abestiarekin.

David Guettak eta Siak elkarrekin arrakasta lor zezaketela frogatu ostean "She wolf" kantuarekin ausartu dira oraingoan, eta izugarrizko gorakada izan dute gure zerrendan, izan ere, 16. postutik bosgarrenera igaro dira egun hauetan. Flo Ridak, ordea, postu bat atzera egin du "Whistle" kantuarekin, eta Of Monsters and Men taldeak ere atzera egin eta zazpigarrenean kokatu da "Little Talks" abestiarekin.

Owl Cityren eta Carly Rae Jepsenen "Good Time" kantua dugu zortzigarren lekuan. Bederatzigarrenean, ez da aldaketarik izan eta Emon taldea dugu "Txosneroak" abestiarekin. Lehenengo hamar postuekin amaitzeko, Will I am eta Eva Simons ditugu "This is love" kantuarekin.

Ondorengo postuetan artista hauek ditugu:

11. Pink: "Blow me (One Last Kiss)"
12. Lauroba: "Sua gara"
13. The Wanted: "Chasing the sun"
14. Sam & The Womp: "Bom Bom"
15. Hesian: "Guregatik"
16. Far East Movement ft. Cover Drive: "Turn up the love"
17. Vendetta: "Buonasera"
18. Rulo y la Contrabanda: "Divididos"
19. Maroon 5 feat Wiz Khalifa: "Payphone"
20. Carly Rae Jepsen: "Call Me Maybe"

Amaitzeko, hemen ditugu aste honetako zerrendagaiak:

Robbie Williams: "Candy"
The Script: "Hall of Fame"

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#