Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Sailkapena

136 lagunek parte hartu dute Gaztea Karting Kopako lehen lasterketan

L.Z.

2012/09/21

Asteburuan jokatuko dute bigarren fasea. Sailkatutako 30 gidariak irailaren 30ean lehiatuko dira Olaberriako zirkuituan. Hemen duzue lehenengo asteburuko sailkapena.

Iruzkinak

Abian da Gaztea Karting Kopa txapelketa. Dakizuen bezala, irailaren 22ra bitartean txapelketa herrikoi honetan, kartik bizkorrenekin lehiatzen ari dira parte hartzaileak. Lehenengo asteburuan 136 lagunek eman zuten izena eta oraindik txapelketako bigarren txanda falta da (irailaren 21ean eta 22an egingo da). Lehenengo lasterketan Mikel Rebelo, Daniel Colado eta Joel Barneto sailkatu ziren hasierako hiru postuetan. (Ikusi hemen sailkapen osoa).

Parte hartzeko baldintzak

16 urtetik gorako gazteek parte hartu ahal dute lehiaketan eta horretarako hemen bertan eman behar dute izena, 15 euroren truke.

Txapelketa

Parte hartzaileek 10 minutuko bi txandetan aritzeko aukera izango dute eta itzulirik arineneko marka hartuko da kontutan.

Irailaren 30ean finalerdia eta finala jokatuko dira. Finalerdirako 30 gidari sailkatuko dira eta finalean hiru txapeldun egongo dira.
Lehenengo sailkatuak Gabon garairako Andorran bost eguneko egonaldia lortuko du. Bigarren eta hirugarren sailkatuen artean, berriz, afari bat eta beste hainbat sari banatuko dira.

Gainera, irailaren 30ean, Olaberriako Zirkuituan festa erraldoia egingo da. Bertan motorraren munduarekin lotutako hainbat ikuskizun egongo dira eta Oihan Vegaren musikak jaia girotuko du.

EMAN IZENA HEMEN

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#