Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Ahots berria

Adele, James Bond-en film berriko singlearen ahotsa

A.C.

2012/09/18

Abestiak filmaren izen bera izango du, Skyfall, eta abeslariaren single berria izango da.

  • Adele.

    Adele. Argazkia: Universal

Iruzkinak

Baieztatu dute jada. Pop abeslari gaztea izango da espioi britainiarraren azken filmeko abesti nagusiko ahotsa. Adele Abbey Road estudioetatik irteten ikustearekin batera hasi ziren zurrumurruak, bertan grabatzen baita pelikularen soinu banda, eta dagoeneko jaso da baieztapen ofiziala.

Abeslaria hainbat musikariren artean aukeratu dute (besteak beste, Foo Fighters taldea, U2 eta The Muse hirukotea zeuden hautagaien artean), eta Skyfall (urrian estreinatuko dute), filmaren abesti nagusia izateaz gain, abeslariaren single berria ere izango da.

Espioiaren bildumako 23. pelikula da hau. Azken filmean Jack Whitek eta Alicia Keysek egin zuten Another Way to Die singlea ordezkatuko du horrela Adelek.


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#