Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Rankinga

Munduko abeslari aberatsenak ezagutu ditugu

L.Z.

2012/09/19

Paul McCartney, Bono eta Jimmy Buffett dira gaur egun diru gehien duten artistak, Celebrity Net Worth atariak osatutako zerrendaren arabera.

  • Bono.

    Bono. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Celebrity Net Worth webguneak munduko abeslari aberatsenen zerrenda osatu du. Hain zuzen ere, 84 kantari sartu ditu aipatutako rankingean.

Paul McCartney da gaur egun diru gehien duen artista. The Bealtes taldeko abeslari ohiak 800 milioi dolarreko ondasuna du. Bonok (U2), berriz, 600 milioi dolar dauzka eta Jimmy Buffettek 400 milioi dolar.

Zerrendako laugarren tokian Elthon John (320 milioi dolar) azaltzen da eta honen ostean Mick Jagger eta Gene Simmons (305 eta 300 milioi dolar, hurrenez hurren).

The Police taldeko ahotsa (Sting) zazpigarren tokian sailkatu da eta Phil Collinsek, Dave Matthewsek eta Princek osatzen dute hamar abeslari aberatsenen rankinga.

Aipatutako atariak argitaratutako zerrendan, Bruce Springsteen (14. tokian), Jon Bon Jovi (23. lekuan), George Michael (32. postuan) eta Bob Dylan (35. lekuan) ere azaltzen dira, besteak beste.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#