Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Txutxu-mutxua

Shakirak haurdun dagoela baieztatu du

L.Z.

2012/09/20

Gerard eta bera oso pozik daudela eta aurreikusita zituen ekitaldi guztiak bertan behera utziko dituela adierazi du kantari kolonbiarrak.

  • Shakira eta Piqué.

    Shakira eta Piqué.

Iruzkinak

Duela hainbat aste zabaldutako zurrumurrua baieztatu du bart Shakirak : ‘’Askok dakizuen bezala, Gerard eta ni oso pozik gaude aurki haur bat izango dugulako”. Abeslariak bere webgune ofizialean eman du albistea, aurreikusita zituen ekitaldi guztiak bertan behera utzi dituela azpimarratuz.

"Jarraitzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiet maitasuna adierazteagatik eta zein egoeratan nagoen ulertzeagatik", esan du kantari kolonbiarrak. Zaleei muxu handi bat bidaliz eta laster berriz elkar ikusiko dutela gaineratuz amaitu du oharra. Bien bitartean, Gerard Piquék Twitter bidez zabaldu du berria.

Aurreikusitakoaren arabera, udaberrian Usher artistarekin batera "The Voice" saioan parte hartuko du Shakirak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#