Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

DISKO BERRIA

Keshak disko berria du, 'Warrior'

A.C.

2012/09/20

Urteak lanean eman ondoren, abenduan egongo da eskuragarri

  • Kesha.

    Kesha.

Iruzkinak

Abenduaren 3an kaleratuko da artistaren bigarren diskoa, Warrior. Keshak adierazidu urteak daramatzala disko hau sortzen, eta 70eko hamarkadako rockean inspiratuta dagoela. Emakume indartsu baten irudia eman nahi duela adierazi du musikariak, eta disko honekin sentibera izatea ahul izatearen sinonimo ez dela ikasi duela.

Lehen singleak Die Young izena izango du. Keshak, Nate Ruessek, Dr. Lukek, Benny Blancok eta Cirkutek konposatu dute, eta irailaren 25erako egongo da eskuragarri. Azken hori barne, 12 kantuk osatuko dute diskoa. Jarraitzaile sutsuenek, ordea, 16 abesti dituen deluxe edizioa eskuratu ahalko dute, eta, horrez gain, 5 abesti akustikoz osatutako edizio berezia egongo daeskuragarri kesharen webgunean.

Animal diskoak (bere lehen lana) harrera ezin hobea lortu ostean, Warrior honek ere arrakasta handiaizatea espero du artistak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa