Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Aurkezpena

Zuloak, Fermin Muguruzaren 'fikziozko' dokumentala

2012/09/22

Musikari eta zuzendari irundarrak hori baieztatu du: proiektua berak asmatu zuen hasieratik eta hainbat artista gehitu zituen proiektuan.

Iruzkinak

Orain arte zurrumurrua zena baieztatu du Fermin Muguruzak gaur eskainitako prentsaurrekoan: Zuloak dokumentala Muguruzak berak sortutako pertsonaiekin osatutako fikziozko filma da. Musikariaren arabera, "zaila izan da sekretua mantentzea, izan ere, jende asko zegoen tartean, baina errealitate paralelo bat sortzen saiatu gara".

Eider Rodriguez idazlearekin zuen konplizitateari esker hasi zen proiektua. Honek, bere ahizpa Arrate sartu zuen proiektuan, Zuloak taldeko partaideekin harremanetan jartzeko. Horrela, Arrate pertsonaia nagusietako bat bihurtu zen, dokumentala taldeari egindako grabazioaren ingurukoa baita.

Muguruzak adierazi duenez, istorioa fikziozkoa da, baina elkarrizketak benetakoak dira, eta jendeari "pentsarazi" egin nahi diote.

Bestalde, Zuloak taldeak egingo duen bira ere benetakoa da, eta Euskal Herrian hainbat emanaldi egiteaz gain, Berlinen eta Mexikon ere izango dira. Proiektuaren egileak adierazi duenez, taldeak urte beteko bira egingo du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#