Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Aste honetan

Taylor Swift Top Gaztean nagusi, bigarren astez jarraian

Ane Roteta

2012/09/22

Artista estatubatuarrak zerrendaren postu gorenari eutsi dio aste honetan ere, “We are never ever getting back together” kantuarekin.

Iruzkinak

Taylor Swift aurreko astean iritsi zen Top Gaztea zerrendaren lehen postura "We are never ever getting back together" abestiarekin, eta lehenengo postuan jarraitzen du aste honetan ere. Owl Cityk eta Carly Rae Jepsenek gora egin dute nabarmen, eta zortzigarren postutik bigarrenera pasatu dira "Good Time" kantuarekin. Hirugarrenean, berriz, Simple Plan eta Sean Paul ditugu "Summer paradise" abestiarekin.

Esne Beltzak eta La Pegatinak behera egin dute "No Tinc Remei"-rekin, eta laugarrenean ditugu aste honetan. David Guetta eta Sia, ordea, leku berdinean mantentzen dira "She wolf" kantuarekin. Will I Amen eta Eva Simonsen "This is love" kantuak gora egin du, eta seigarrenean kokatu da oraingoan.

Flo Ridak behera egin du "Whistle" kantuarekin eta zazpigarren postuan dago aste honetan. Jarraian, Emon taldea dugu "Txosneroak" abestiarekin. Of Monsters and Men taldeak ere behera egin du "Little Talks" kantuarekin, eta Loreen eta "Euphoria"-k ere behera egin dute, hamargarrenean kokatuz.

Hauek dira ondorengo postuetan dauden artistak:


11. Pink: "Blow me (One Last Kiss)"
12. Lauroba: "Sua gara"
13. Sam & The Womp: "Bom Bom"
14. Hesian: "Guregatik"
15. The Wanted: "Chasing the sun"
16. Robbie Williams: "Candy"
17. The Script: "Hall of Fame"
18. Rulo y la Contrabanda: "Divididos"
19. Maroon 5 feat Wiz Khalifa: "Payphone"
20. Carly Rae Jepsen: "Call Me Maybe"

Aste honetako zerrendagaiei dagokienez, hauexek ditugu:

-PSY: "Gangnam Style"
-Fun: "Some nights"

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#