Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Musika jaialdia

Euskal musikak Londres hartuko du azaroaren 24an

L.Z.

Erredakzioa

2012/09/24

Su Ta Gar, Governors, Zea Mays, Siroka, Kop, Vendetta, Hesian, Ze Esatek!, Lain eta Itziarren Semeak arituko dira London Basque Solidaity Sound System jaialdian. Sarrerak 25 liberatan daude salgai.

  • Su Ta Gar. Argazkia: EITB

    Su Ta Gar. Argazkia: EITB

Iruzkinak

London Basque Solidarity Sound System jaialdia euskal kulturaren eta euskal musikaren lekuko bihurtuko da datorren azaroaren 24an.

Izan ere, "Elkartasun doinuak, Euskal Herritik" lelopean festa erraldoia egingo da Londresen hainbat musika talderen laguntzarekin. Hain zuzen ere, Su Ta Gar, Governors, Zea Mays, Siroka, Kop, Vendetta, Hesian, Ze Esatek!, Lain eta Itziarren Semeak arituko dira Ingalaterrako hiriburuan bi hilabete barru.

Gainera, Txan magoa eta Miren Amuriza eta Xabier Silveira bertsolariak egongo dira han.

Jaialdirako sarrerak eta informazioa webgune honetan aurki ditzakezue.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#