Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Disko nobedadeak

Green Day, Rulo eta No Doubt, asteko estreinaldien artean

L.Z.

2012/09/24

Gainera, Alejandro Sanz, Amparo Sanchez eta Mumford & Sons ere lan berriekin iritsiko dira.

  • Green Day.

    Green Day.

Iruzkinak

Astea nobedadez gainezka dator. Hainbat artistek eta musika taldek lan berriak kaleratuko dituzte gaur eta bihar.

Rulo y la contrabanda

Rulok Especies en extinción lana aterako du. CD eta binilo formatuetan iritsiko da diskoa.

Alejandro Sanz

"No me compares" singlearekin aurkeztu zuen Alejandro Sanzek La Música no se toca diskoa eta aste honetan dendetara iritsiko da.

Green day

¡Uno!, ¡Dos!, ¡Tre! trilogiako lehen diskoa kaleratuko du bihar Green Dayk. "Oh Love" kantua da lehen singlea.

Amparo Sanchez

Amparanoia taldeko abeslariak Bartzelonan grabatu du bere azken lana (Alma de cantaora), Gerard Casajus eta Kaki Arkarazorekin.

Mumford & Sons

Babel izena aukeratu du Mumford & Sons taldeak bigarren diskorako.

Sex Pistols

Taldearen 35. urteurrena ospatzeko Never mind the bollocks, Here's the Sex Pistols diskoaren luxuzko edizioa atera du Universal Musicek.

No Doubt

Push and shove diskoarekin itzuli da No Doubt.

Bukatzeko, aipatu beharra dago, beste hainbat musikarik ere kantu berriak aurkeztuko dituztela datozen egunotan: Paul Carrackek eta John Frusciantek, besteak beste.


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#