Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

OSPETSUEN LANBIDEAK

Gaurko izarrak, atzoko langile

A. C.

Erredakzioa

2012/09/24

Egun gure paretetako posterretan daude asko, baina musikari gehienek zerotik hasita egin dute euren bidea.

  • Madonna

    Madonna

Iruzkinak

Garai batean ogibide “normalei” esker bizi ziren egun ospe handia duten artista asko; pop munduko erregina, Madonna, esaterako, Dunkin’ Donuts batean ibili zen lanean gazte zela. Ez da, ordea, tankera horretako multinazionaletan lan egin duen artista bakarra. Shania Twainek eta Pinkek, adibidez, McDonald’s batean lortu zituzten lehen soldatak.

Jon Bon Jovi eta Freddie Mercury (Queen taldeko abeslaria), besteak beste, denda batean saltzaile lanetan ibili ziren. Azken horrek bertan ezagutu zuen Brian May gitarrista.

Gure izarrak, baina, ez dira ohiko lanbideetan bakarrik aritu. Ozzy Osbourne, esaterako, hiltegi batean ibili zen, eta Elvis Presley kamioilari lanetan zebilen bere amarentzat bere lehen bi kantuak grabatu zituenean. Brian Johnsoni (Bon Scotten ordezkaria AC/DC taldean), musika gogorra gustatzeaz gain, esperientzia gogorrak ere gustatzen zaizkio antza, parakaidista lanetan ibili baitzen gaztetan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#