Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Donostian

Fanfarlok ordezkatuko du Veronica Falls Donostikluba jaialdian

I.U.

2012/09/27

Urrian aurreikusita zituzten kontzertu guztiak bertan behera utzi ditu talde britainiarrak.

  • Fanfarlo.

    Fanfarlo.

Iruzkinak

Azken orduko aldaketa iragarri du Donostikluba jaialdiko antolakuntzak; izan ere, Veronica Falls talde britainiarrak bertan behera utzi ditu urrian aurreikusita zituen emanaldi guztiak. Hori dela eta, Fanfarlo londrestarrek beteko dute egitarauan geratu den hutsunea.

Bertoko zein beste zenbait herrialdetatik etorritako taldeak izango dira entzungai San Miguel Donostikluba jaialdiaren zazpigarren edizioan. La Casa Azul, Tachenko, Pegasvs, McEnroe, Anai Arrebak eta Naica izango dira, besteak beste.

Gainera, nazioarteko doinuek musikaz jantziko dituzte Donostiako agertokiak: The Wave Pictures, Veronica Falls, House of Wolves, eta Daniel Martin Moore, besteak beste.

Musika egitarau anitza eta zabala izango da aurten jardunaldi horietan protagonista. Rock, pop, folk zein reggae doinuak ez ezik, musika elektronikoa ere izango da urriaren 4tik 6ra Gipuzkoako hiriburuan.

Sarrerak 15 eta 40 euroren truke daude eskuragai, Kutxako sarreren webgunean.


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa