Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Agenda

Barricadak kontzertu bira luzea du aurretik

L.Z.

2012/09/28

Euskal Herrian bi kontzertu eskainiko ditu Barricadak udazkenean: bata, Eibarren eta bestea, Atarrabian.

Iruzkinak

Flechas cardinales diskoaren aurkezpen biran buru-belarri jarraitzen du Barricadak. Talde nafarra kontzerturik kontzertu dabil kantu berriak aurkezten eta, dirudienez, datozen hilabeteetan ere agertokietatik jaitsi gabe ibiliko da.

Urrian Belgikara abiatuko dira eta azaroan eta abenduan Argentina eta Uruguay bisitatuko dituzte. Aurreikusitakoaren arabera, Euskal Herrian ere joko dute udazkenean.

Urriaren 6an iritsiko dira Bruselara eta handik Ciudad Real eta Onda (Castelló) aldera abiatuko dira. Urriaren 26an Sevillan aritu ostean, Errioxan eta Tarragonan izango dira eta azaroaren 24an Eibarren joko dute.

Argentinara azaroaren 30ean helduko dira eta Buenos Airesen kantu berriak abestu ondoren, Montevideo zapalduko dute, abenduaren 1ean.

Euskal Herrian bigarren hitzordu bat dute udazkenean: abenduaren 14an, Iruñeko Atarrabiako Totem aretoan.

Bukatzeko, abenduaren 21ean Madrilera helduko dira; 22an, Valladolidera eta 29an, Saronera (Kantabria).

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#