Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Aste honetan

Taylor Swift, Top Gaztean garaile hirugarren aldiz jarraian

Ane Roteta

2012/09/29

Artista estatubatuarra aste honetan ere nagusi da gure zerrendan "We are never ever getting back together" kantuarekin.

Iruzkinak

Taylor Swiftek indartsu eutsi dio Top Gazteako lehen postuari, izan ere, hirugarren astez jarraian nagusi da gure zerrendan ''We are never ever getting back together'' abestiarekin. Owl Cityk eta Carly Rae Jepsenek ere bigarren tokian jarraitzen dute ''Good Time'' kantuarekin. Will I Amek eta Eva Simonsek, ordea, hiru postu aurrera egin eta hirugarrenean kokatu dira ''This is love'' abestiarekin.

David Guetta eta Sia laugarren postuan ditugu aste honetan ''She wolf'' kantuarekin, eta Emon taldeak aurrera egin du ''Txosneroak'' kantuarekin, bosgarrenean kokatuz. Simple Planek eta Sean Paulek, aldiz, atzera egin dute eta seigarrenean ditugu ''Summer paradise''-ekin.

Esne Beltza eta La Pegatina taldeak laugarren postuan zeuden aurreko astean ''No Tinc Remei'' kantuarekin, baina zazpigarrenera jaitsi dira aste honetan. Loreen eta ''Euphoria'' zortzigarren tokira igo dira eta The Script taldeak gorakada nabarmena izan du, izan ere, bederatzigarren postuan kokatu da ''Hall of Fame'' kantuarekin. Pinkek ere gora egin du ''Blow me One Last Kiss)'' abestiarekin, eta hamargarrenean dugu aste honetan.

Hauek dira ondorengo postuetan daudenak:
11.Lauroba: ''Sua gara''
12. Flo Rida: ''Whistle''
13. Hesian: ''Guregatik''
14. Of Monsters and Men: ''Little Talks''
15. Robbie Williams: ''Candy''
16. PSY: ''Gangnam Style''
17. Fun: ''Some nights''
18. Sam & The Womp: ''Bom Bom''
19. Maroon 5 feat Wiz Khalifa: ''Payphone''
20. Carly Rae Jepsen: ''Call Me Maybe''

Aste honetako zerrendagaiei dagokienez, hauexek ditugu:
-Ne-yo: ''Let me love you''
-Enkore: ''Gure ereserkia''

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#