Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Disko berriak

Musen 'The Second Law' diskoa, asteko argitalpen nagusia

A.G.

2012/10/02

Diana Krall eta Van Morrison ere lan berriekin itzuli dira.

  • Muse:

    Muse: "Madness".

Iruzkinak

Diskoaren argitalpen data atzeratu ondoren, jada iritsi da Muse hirukoaren seigarren estudioko lana: The Second Law. Olinpiar Jokoetako abesti ofizial izendatutako “Survival” eta diskoaren aurkezpen lanak egin dituen “Madness” singlea aurkeztu ondoren, kalean dira lana osatzen duten gainontzeko 11 kantuak ere. Hainbat musika estilo biltzen dituen lana da, hiruko britainiarraren iragazkitik pasata.
2009an kaleratutako The Resistance argitalpenari testigua hartzen dio lan berri honek eta zaleek irrikaz espero zuten. Diskoa kaleratzearekin bat ekingo diote aurkezpen birari Matthew Bellamy eta bereek eta bira horren baitan izango dira urriaren 20an Madrilgo Kirol-Jauregian.
Ez da, ordea, aste honetako argitalpen bakarra. Pop doinuetatik aldendu eta bide pertsonalagoa urratuz, Magnética bikoak bere bigarren urrats diskografikoa eman du Friogenia izenburupean. Erronka berarekin dator Álex Ferreira bakarlaria ere: lehen diskoarekin bere burua aurkeztuta, bigarrenarekin bere ibilbide profesionala sendotzea, alegia. Horretarako plazaratu du El Afán.
Bestalde, Diana Krallen jarraitzaileek Glad Rag Doll izango dute eskuragai, 20 eta 30eko hamarkadetatik edan eta ukitu dantzagarria duen diskoa, eta Van Morrison ezaguna ere bueltan da Born To Sing: No Plan B izenburua daraman lanarekin.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa