Gaztea

musika

Informa nazazu RSS

musika

Kontzertuen agenda

Euskal musika nagusi, urriko lehenengo asteburuan

L.Z.

2012/10/05

Lisabo, Zea Mays, Zuloak, McEnroe, Xabi San Sebastian eta Doctor Deseo arituko dira, besteak beste, asteburuan Euskal Herrian.

  • Zea Mays.

    Zea Mays.

Iruzkinak

Oraindik ez dira bukatu herrietako jaiak eta urriko lehenengo asteburuan ere musikak leku garrantzitsua beteko du Euskal Herrian. Hemen duzue kontzertuen agenda:

OSTIRALA

Zuloak taldeak Gasteizen du gaur  zita eta handik gertu, Zarautzen, Alerta, Orden Mundial eta Ernia taldeen musika entzungo da.

Bestalde, Tolosan Eratuk eta Enkorek joko dute eta Iurretako jaietan Skasti, Zea Mays eta Tximeleta taldeak izango dira protagonista.

LARUNBATA

Zuloak taldeak hirugarren kontzertu bat emango du asteburuan Euskal Herrian; kasu honetan Iruñeko Akelarre Kultur Elkartean. Nafarroan jarraituz, aipatu beharra dago Xabi San Sebastian Band Beran izango dela.

Bukatzeko, Ze Esatek! taldeak doinu dantzagarriz jantziko ditu Basauriko festak eta Doctor Deseok Tolosako Leidor Antzokian aurkeztuko ditu bere abestirik berrienak

IGANDEA

Napoka Iria Urretxun egongo da igandean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#